Seleccionar página

Chica Sobresalto

Chica Sobresaltok, Maialen Gurbindoren alter ego eta izen artistikoak, zainetan darama musika jaio zenetik. Iruñean jaio zen eta 15 urte zituela hasi zen abestiak konposatzen. 

2017an ‘Sobresalto’ bere lehen diskoa plazaratu zuen, eta hiru urte geroago, eszena nazionalera egin zuen jauzi, telebistako saio ezagun batean arrakastaz jardun eta gero. Harez geroztik, egunetik egunera gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta ‘Fusión del Núcleo’ 2021ean ateratzekoa den bere hurrengo diskoaren lehen singleak agerian utzi du musika-panoraman proiekzio handieneko artista baten aurrean gaudela.

https://eldromedariorecords.com/artistas-chica-sobresalto/

@irunakulturada

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona(Navarra) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es