Juanma Urriza

Juanma Urriza Razquin, “Boli”, bateria-lizentzaiduna da Musikene Euskal Herriko Musika Goi Zentroko Jazzeko Goi Mailan(2006).

Musikari moldaerraza eta malgua da eta askotariko estiloak jorratzen ditu, Pop-Rocketik eta Skatik hasita, Jazzera eta Bluesera arte, Flamenkotik eta beste askotatik pasata.

Bere burua jazz musikari gisa definitzen du jaso duen prestkuntzagatik. Bere soinu indartsua ibilbide profesionalean zehar hainbat artista eta talderekin lan egitearen emaitza da. Horri esker berezko estilo ezaguterraza garatu du.

Hainbat jaialdi ospetsutan parte hartu du, hala nola, Donostia, Gasteiz, Oviedo, Zarautz, Segovia, Santander, Parla eta Canariaseko  jazz jaialdietan, Getxoko folk jaialdian, Hondarribia Blues Jaialdian, Gurten-Jaialdian, eta abarretan. Eta grabazioak zein emanaldiak egin ditu aldian behin zenbait artista eta talderekin, esaterako hauekin: Skalariak, Sorkun, Alberto Arteta Group, Kike Arza Quintet, Gato Charro, Ara Malikian, Kepa Junkera, Garikoitz Mendizábal, Korrontzi, Alejandro Mingot, Ángel Unzu, Jean Marie Ecay, José Luis Canal, Pasión Vega, Iñaki Salvador, Mikel Andueza, Miguel Fernández, Guillermo Klein, Joaquín Chacón, Tony Belenguer, Albert Sanz, Andrzej Olejniczak, José María Carles, Bob Sands, Enrique Oliver eta beste.

BBKk ematen duen Bultzada saria irabazi zuen 2018an, “Mamel” proiektuarekin; gaur egun “freelance” musikari lana irakaskuntzarekin uztartzen du, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan bateria-jazz eskolak ematen baititu.

juanma_urriza

@PamplonaEsCultura

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona(Navarra) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es