Nerea Erbiti

Nerea Erbiti musikari eta abeslaria, egun, berak zuzentzen duen “Nerea Erbiti eta Eskola Ergatiboa” proiektuan murgilduta dago; proiektu horrekin, lehen diskoa grabatu baino lehen, zenbait agertokitan jardun izan du, hala nola Garaikide, Urtarrijazz eta MuguruzaManiFest-en, bere abesti atenporalaren bila.

Trikitixa eta panderoa jotzen hasi zen musika-munduan. Geroago, jazzaren munduan murgildu zen eta horrek bide berri bat ireki zion  musika tradizionalarekin abiapuntu gisara esperimentatuz eta inprobisazio askeaz eta NeoSoula erabiliz.

Aldi berean, Tradizioaren eta Free Jazzaren bilaketan jarraitzen du, Lurpekariak proiektuarekin Itsasotik Iturrira diskoa grabatuta. Egun, En-Kantu taldeko abeslaria da eta Joseba Tapia trikitilariaren talde berrian dago, TranpAldo bere azken lanaren grabaketan parte hartu duelarik.

nerea_erviti

@PamplonaEsCultura

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona(Navarra) - 948 420 100 [email protected]