Seleccionar página

Pedro Planillo

11 urte zituela hasi zen gitarra ikasten Iruñean, bere jaioterrian, Carlos Itoiz maisuaren eskutik. Flamenkoa, musika arabiarra, musika klasiko espainiarra, latinoamerikarra eta afrokubatarra lagungarri izan zaizkio musika ulertzeko duen jite pertsonal hori eratzeko. Bere ibilbidean, zenbait proiektutan aritu da, era askotako artistekin: El Sexto Sentido musika-antzerkia, Jolis Muñoz kantaorea, Seiki Taguti perkusio-jotzaile abeslari brasildarra, Felipe Suárez saxofoi-jotzailea, David Orduña tronpeta-jotzailea eta Rico Muñoz perkusio-jotzailea. 

@irunakulturada

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona(Navarra) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es