Seleccionar página

TTape Tappe

Guille TTape Tapperen ordezkaria da; honela aurkezten du taldeak berak bere burua: 

TTAPE TAPPEren karkasan arrakala txiki bat ireki genuenean, halako atari kosmiko eta estereofoniko bat hedatu genuen, bi unibertsoren elkarbide: Guillerena, baratzean urreztatutako eskuak dituen musikari eta estudioko ekoizlearena, eta Alejorena, grabazioetan musika-formen ikerle eta zuzenean sintetizadoreen makinistarena. Arrakalatik behaturik antzematen dugu TTAPE TAPPEren ezkutuenean denbora-espazioa itxuraldatu egiten dela paisaia elastikoetako zinta magnetikoen biran. Barne aldean pizten den indigo haurraren ahotsa uluka ari zaizu: segi aurrera! Murgildu zaitez! Zeure burua Off-en jarri, eta kortozirkuitua gorabehera tinko atxiki zatzaizkien memoriak txertatu itzazu. Bidea eman distortsioko itzalei eta mantra hau errepikatu arkade amaigabean harrapatutako Tomorrow Never Knows-en oihartzunez. Pantailaz aldatu eta eguzki-esferaraino bilakatu: ez nauzu aurkituko, ezpada zu ere bertan bazaude.

https://ttapetappe.bandcamp.com/

@irunakulturada

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona(Navarra) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es